Itxi

telebista

22:15ean

'200 en Jake' saioren estreinaldia, gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Xabier Lapitzek gidatuko duen saioak formatu berritzailea izango du eta 200 hiritar bilduko ditu gai ezberdinei buruz hitz egitera.

ETB2k '200 en Jake' saio berria estreinatuko du gaur gauean. Formatu berritzailea izango du Xabier Lapitzek gidatutako programak eta 200 hiritar bilduko ditu gai ezberdinen inguruan hitz egitera.

Lehen saio honetan hezkuntza izango dute aztergai, 'EiTB Focus' inkestaren emaitzak baliatuz. Hezkuntza komunitate osoko ordezkarien parte hartzea izango dute: gurasoak, ikasleak, irakasleak eta adituak. 'EiTB Focus'ek hezkuntzari buruz emandako datuak ez ezik, politikaz esandakoak ere landuko dituzte.

Xabier Lapitzek gonbidatu hauek izango ditu: Maite Alonso, Euskal Kontseiluaren presidentea; Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea; Felix Etxeberria, EHUko pedagogia katedradun eta ikasgeletan immigrazio, hizkuntza aniztasuna eta bortizkerian aditua; Alberto Arriazu, FEDADI hezkuntza zentro publikoen zuzendarien elkarteen federazioko presidentea, eta Lurdes Imaz, EHIGE gurasoen elkarteko koordinatzailea.

Denek, hezkuntzako beste hainbat profesionalekin eta 200 hiritar anonimoekin batera, Euskadin hezkuntzak bizi duen egoera aztertuko dute. Euskadiko datuak Estatuko hezkuntza datuekin alderatuko dituzte, eta euskal gazteek derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitu ondoren lortzen duten prestaketa maila aztertuko dute. Hizkuntza ereduez, ikasle etorkinen integrazioaz eta eskola jazarpenaz ere mintzatuko dira.

'EiTB Focus' inkestak euskal hautesleen boto asmoari buruzko emaitzak ere jaso ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeei begira. Datu hauek ere landuko dituzte gaur gaueko '200 En Jake' saioan.

'200 en Jake' 22:15etik aurrera izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.

ETB2n.

ETB2n.