telebista
16:00tik aurrera
'Una hija modelo' eta '¿Dónde te escondes?', arratsaldean, ETB2n
Lehenengoa benetako gertaera batean oinarrituta dago eta Tony Tilsek zuzentzen du. Bigarrena, ostera, Arnaud Sélignacen drama bat da, eta Patrick Chesnais eta Louise Monot dira protagonistak.
Una hija modelo: El asesinato de Caroline Byrne (A Model Daughter: The Killing of Caroline Byrne) filma eskainiko du, igandean, Euskal Telebistako bigarren kateak. Tony Tilseek zuzentzen du benetako gertaera batean oinarritutako drama hau, eta Cariba Heine, Garry McDonald eta Indiana Evans ditu protagonista.
Filme australiar honek Carolyne Byrne modeloaren heriotzaren benetako istorioa kontatzen du. Byrne Sydneyko itsaslabar batean hilda agertu zen, oso egoera arraroetan.
Una hija modelo: El asesinato de Caroline Byrne gaur izango da ikusgai, 16:00etan, ETB2n.
Cine aventura: ¿Dónde te escondes?
Errenkadan, 18:00etan, ETB2k ¿Dónde te escondes? pelikula emango du. Drama frantses honek Patrick Chesnais, Louise Monot eta Ludmila Mikaël ditu protagonista, Arnaud Sélignacen zuzendaritzapean.
Hamar urte pasa dira Mathieu desagertu zenetik, baina bere familiak deiak jasotzen ditu, urtero, Amaren Egunean. Mathieuren ama kalean erasotzen dutenean, Caroline alabak konponbide baten bila hasten da, eta nahi gabe ikerketa korapilatsu batekin topo egiten du.