Itxi

telebista

22:15ean, ETB1en

'Open Windows' Nacho Vigalondoren filma, gaur, 'Zinez' saioan

"Zinez" Fermin Etxegoienek aurkeztutako saioak Vigalondori eskainitako zikloa bukatuko du Open Windows filmaren estreinaldiarekin.

0:21

"Zinez" Fermin Etxegoienek aurkeztutako saioak Nacho Vigalondo zinegileari eskainitako zikloari amaiera emango dio Open Windows pelikularekin. Aurreko asteetan Kronokrimenak eta Extralurtarra filmak eskaini ditu euskaraz.

Kantabriako Cabezón de la Sal herrian jaioa, Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen Vigalondok. Nahiz eta bere ikus- entzuneko ikasketak bukatu ez, film laburren sorkuntzarekin hasi zen, eta Goizeko zazpi-hogeita hamabost film laburrarekin 2004ko Oscar sarietarako izendapena lortu zuen.

Aurretik Kronokrimenak eta Extralurtarra pelikulak eskaini ondoren, Open Windows lanarekin emango dio amaiera saioak Vigalondoren zine ziklo bereziari. Suspense film futurista da honako hau ere, baina aurreko Vigalondoren lanetatik bereizten da: ordura arte ez bezalako baliabide teknikoekin ingelesez filmatutako ekoizpen handia da.

Ingelesez filmatutako ekoizpen handia da Open Windows eta Elijah Wood eta Sacha Grey ditu protagonista. Nick izeneko mutila zorionekoa izango da, momentuko aktore kitzikagarriena, Jill Goddard, ezagutzeko aukera irabaziko baitu lehiaketa batean. Baina bat-batean, Chrod izeneko tipo batek, Jillek hitzordua bertan behera utzi duela esango dio Nick gizajoari. Etsipen horren ordain moduan, bere ordenagailu pertsonalaren bitartez aktorea espiatzeko aukera emango dio.

"Zinez" saioa astelehenero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.