Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Bengoetxea VI-Artola partida, gaur gauean, ETBn

A.A. | EiTB

Atano III.eko jaialdia eskainiko dute ETB1en eta eitb.eus-ek.

  • Oinatz Bengoetxea eta Urrutikoetxea

    Oinatz Bengoetxea eta Urrutikoetxea

Gaur gauean, Donostiako Atano III.a pilotalekutik eskainiko da 'ETB Kantxa' saioa. Bertan, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako norgehiagoka jokatuko dute Oinatz Bengoetxeak eta Iñaki Artolak. Atariko neurketan, J. Retegi-Zabaleta eta Mendizabal III-Merino II bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.

Jaialdia ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, gaueko hamarretatik aurrera. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.