Itxi

telebista

22:15ean

Patxi Salinas, 'El Conquis' debateko protagonista

A.H. | EITB

Bestetik, saioaren azken txanpa ere gogoan izango dute debatean. Nerea eta Leku finalerako sailkatuta daude jada eta orain argitzeko dago nor izango duten ondoan lehian, Igor edo Erku.

Anakonden taldeko kapitain ohia, Patxi Salinas, izango da aste honetan 'El Conquis' debateko protagonista. Taldekako fasean pisu handia izan zuen Salinasek, eta lehiakide moduan parte hartzeko aukerari baietz esan ondoren, ezustean utzi zuen saioa joan den astean. Hainbat gairen inguruan azalpenak eman beharko ditu debatean, besteak beste, Cesarrekin izandako liskarraz, saioko erreportari bati erakutsitako zakarkeriaz, bateratze fasean uneoro izandako kexuez, eta batik bat, Juanma jatekoarekin harrapatu ondoren, saioa utzi izana argitu beharko du.

Patxi ez ezik, Iñigo, María eta Naiara ere izango dira 'El Conquis' saioko platoan, motxilak egin eta saioa uztea erabaki zuten hiru anakondak, hain zuzen ere.

Aurrerapena: dueloaren azken zatia

Aste honetako saioa berezian, baina, gogoan izango dituzte abentura irabazteko lehian dabiltzan lehiakideak. Nerea eta Leku finalerako sailkatuta daude jada eta orain argitzeko dago nor izango duten ondoan lehian, Igor edo Erku. Bada, dueloaren azken zatiaren aurrerapena ikusiko dugu debate saioan.

Horretaz gain, 'El Conquistador del Amazonas' saioko azken finalaren nondik norakoak ere ezagutuko ditugu, Patxi Alonsok aurkeztuta eta honako iritzi emaileak albn dituela: Gotzon, Julen, Eneko, Isa, Arantza, David eta Peio Ruiz Cabestany.

'El Conquis' berezia, Patxi Salinas gonbidatu dela, asteazkenean, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista