Itxi

telebista

18. atala

Nerea, Leku eta Erku, 'El Conquistador del Amazonas' finaleko lehian

Igor finalaren atarian gelditu da, dueluaren azken zati zirraragarria Erkuren aurka galduta. Azken lehia ixteko ur-hegazkina dutela, mundua konkistatzeko azken lasterketa abiatu dute hiru finalistek.

Nerea, Leku eta Erku dira "El Conquistador del Amazonas" saioko finalistak. Igor bidean gelditu da, azken sailkapen-dueluan, eta Araiarako bidea hartu zuen ate handitik, kiroltasun maila izugarria erakutsita, saioko jarraitzaile ugariren babesa lortzearen erakusle. Erkuren aurka jokatuta dueluearen azken zatia oso zirraragarria izan zen. Hatzamar puntekin ukitu zuen banderatxoa Igorrek, baina sokak ez zuen gehiagorako ematen. Erkuk lortu zuen finalerako txartela, Amazonasean egindako lehia estuan.

Ur-hegazkinarekin itxiko dute azken lehia

Finalaren aurreko orduak arrantzan, atseden hartuz eta armak bilatuz igaro zuten hiru finalistek. Azken borrokaren bezperan, afari eder bat jaso zuten sari gisara. Abenturan gertatutako guztia gogoan hartuz eta hasitako bidea ondo bukatzeko gogoz dira hiru finalistak.

Julianek oso goiz esnatu zituen hiru lehiakideak, eta kanpamentu bateratuari agur esanda, Amazonas ibai handirako bidea hartu zuten, han baitago azken lehia modu ikusgarrian itxiko duen ur-hegazkina. Erku, Leku eta Nerea begiak estalita iritsi ziren Kolonbiako oihanera, eta abiatzeko agindua jaso ondoren, irabazteko lasterketa abiatu zuten.

Lehenengo aztarnaren arabera, koordenatu zehatzak jarraituta itsasontzi bat aurkitu beharko dute. Leku iritsi zen lehen postuan. Erkuk gaizki irakurri eta ulertu zituen koordenatuak eta azken postuan iritsi zen. Bigarren aztarnaren arabera, mangladiko kanalean ibiltzeko arrauna lortu beharko dute. Erku izan zen arrauna aurkitu eta hurrengo aztarnetarako bidea hartu zuen lehen lehiakidea. Nafarra berriz nahastu zen orientatzerako orduan eta hutsegitearen erruz, azken postura eraman zuen. Oraindik, baina, asko dute egiteko eta datorren astean jakingo dugu nor den munduko konkistatzaile berria. Emakumea balitz, bigarren aldiz astinguko luke ikurrina emakume batek lehiaketaren final handian.

Igor debatean, asteazkenean

Asteazkenean, Igor izango da "El Conquis" debateko platoan, saioan bizi izan dituen abentura eta sekretu guztiak kontatzeko.

iak kontatzeko.