telebista
22:30ean
Igor izango da gaurko 'El Conquis' debatean
A.H, | EITB
Finalaren atarian kanpoan gelditu izana eta hiru finalistek irabazteko dituzten aukerak izango ditu hizpide Igorrek. Halaber, abenturako gai eztabaidatsuenak eta dibertigarrienak ere aipatuko dituzte.
Igor izango da gaur gaueko protagonista nagusia Miramongo estudioetan. Araiako gorila final handiaren atarian geratu da, baina, haren izaerari eta borrokarako duen grinari esker, saioko jarraitzaileen lehiakide gogokoenetako bat izatera iritsi da. Finalaren atarian kanpoan gelditu izana eta Nerea, Erku eta Leku hiru finalistek irabazteko dituzten aukerak izango ditu hizpide debatean. Halaber, abenturako gai eztabaidatsuenak eta dibertigarrienak ere aipatuko dituzte.
Bestalde, aste honetan Loli ere izango da debate saioan, Igorren ama, alegia; duela zazpi urte 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide izan zen. Astero legez, Gotzon, Isa, Julen, Eneko, Olatz eta Peio Ruiz Cabestany ere platoan izango dira, euren iritzia emateko. Azkenik, lehiakide gogokoena izateko lehiatik kanpo geldituko diren lehiakideak nortzuk diren ere jakingo dugu.
Hori guztia eta askoz ere gehiago, Patxi Alonsok gidatuta, 'El Conquis' debate saioan, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.