telebista
Kirola
Giroko 8. etapa eta Urrutikoetxea-Altuna III partida, gaur, ETBn
A.A. | EiTB
Arezzon hasi eta amaituko den 186 kilometroko etapa, eta Bilbon jokatuko den Buruz Buruko finalerdiko norgehiagoka izango dira ikusgai.
Italiako Giroak eta Buruz Buruko Txapelketako pilota emanaldiak osatuko dute larunbat honetako kirol eskaintza, ETB1en eta eitb.eus-en.
15:00etan hasiko dute Giroko 8. etaparen kontakizuna Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak. Arezzon hasi eta amaituko den 186 kilometroko ibilbidearen nondik norakoak ekarriko dizkigute.
17:45ean Bilboko Bizkaia pilotalekuarekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bi partida jokatuko dira: lehendabizi, Buruz Buruko Txapelketako finalerdia, Mikel Urrutikoetxearen eta Jokin Altunaren artean. Ondoren, Elezkano II-Untoria eta Victor-Beroiz bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Josetxo Lizartzak gidatuko du emanaldia, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak lagunduta.
ezak lagunduta.
