Itxi

telebista

Final Handia

Erku, 'El Conquistador del Amazonas' saioko irabazlea

Erku tudelarrak Txirrita eta Leku garaitzea lortu zuen, saioak inoiz izan duen finaleko probarik osoenetakoan, eta ur-hegazkin bat hartuta esan zion agur planetako birika berdeari, modu ikusgarrian.

1:28

Erkuk irabazi du ‘El Conquistador del Amazonas’ saioa, inoizko finaleko probarik osotuenetakoan, Nerea ‘Txirrita’ eta Leku gailenduta. Hortaz, Amazonian jokatutako final handia Erkuk irabazita, bigarren aldiz astindu du ikurrina emakume batek 'El Conquistador del Fin del Mundo’ lehiaketaren final handian.

Hiru finalistak begiak estalita iritsi ziren Kolonbiako oihanera eta lehenengo aztarnaren arabera, koordenatu zehatzak jarraituta itsasontzi bat aurkitu behar izan zuten. Bigarren aztarnaren arabera, mangladiko kanalean ibiltzeko arrauna lortu behar izan zuten. Jarraian, arraunean jarraitu zuten arrainontzi erraldoi batera iritsi arte. Bertan, Amazonasko erraldoiak izan zituzten zain, arapaimak, pirarucu izenarekin ezagunak bertan.

Ondorengo arrastoei jarraituz, jumar bat egin behar izan zuten, tirolina bat ondoren, toki altu batetik uretara jauzi egin, eta igeri egin ikurrinara heltzeko. Erkuk, final handia irabazi ondoren, ur-hegazkin bat hartuta utzi zuen planetako birika berdea, finalari itxiera ikusgarria emanez.

Abentura irabazi ondorengo lehen adierazpenetan, Erkuk gogoan izan du…

Edizio honetako lehiakide eta kapitain guztiak

Bestalde, edizio honetako lehiakide eta kapitain guztiak batzeko gune aproposa izan da final handia, izan ere, Patxi Salinas eta Peio Ruiz Cabestany kapitain biak zein lehiakide denak izan dira finaleko saioan, Igor, Xanta, Maria, Larrea, Martintxo, Artzai eta Leku, besteak beste.

Halaber, unerik onenak zein zailenak izan dituzte gogoan: edizio honetako une gogorrak, kapitainen papera, fase bateratuan tranpetan harrapatutako unea, Juanmaren erantzuna, eta harekin batera saioa utzi zutenen jarrera, Igor piraña final handirako atarian geratu zenekoa, etab.

Lehiakide gogokoenaren finala

Hala eta guztiz ere, sari handi bat emateko dago oraindik: lehiakiderik gogokoenaren saria. ‘El Conquistador del Amazonas’ saioaren webgune bereziaren bidez botoa emateko aukera dago orandik. Bozketako azken fasean sartuta jada, 10 parte hartzaile daude lehian: Aitor, Leku, Ainara, Igor, Txapela, Migo, Nerea 'Txirrita', Erku, Artzai eta Ainhoa. Lehiakide gogokoena ezagutzeko gala berezia zuzenean izango da ikusgai, asteazkenean, maiatzaren 18an.

aiatzaren 18an.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea