Itxi

telebista

22:30ean

'El Conquistador' saioko lehiakide gogokoenaren finala, gaur gauean

A.E.|EiTB

Hamar parte hartzaile daude gogokoenaren izendapena jasotzeko lehian: Ainara, Ainhoa, Aitor, Artzai, Erku, Igor, Leku, Migo, Nerea eta Txapela.

Erku 'El Conquistador del Amazonas' saioko irabazle izendatuta, abentura saioaren hamabigarren edizioko lehiakide gogokoenaren izena dago argitzeko orain. Hamar parte hartzaile daude gogokoenaren izendapena jasotzeko lehian: Ainara, Ainhoa, Aitor, Artzai, Erku, Igor, Leku, Migo, Nerea eta Txapela. Horietako batek baino ez du eramango 3.000 euroko saria eta Karibera bi lagunentzako bidaia.

Abentura guztiko unerik esanguratsuenak

Bestetik, Erku, Leku eta Txirrita ere omenduko dituzte asteazkeneko saioan, azken urteotan saioan izan den finalik ikusgarrienaren protagonistak, alegia. Amazonasen une hura nola ospatu zuten ikusi dugu, eta abentura guztiko unerik esanguratsuenak ere gogoan izango ditugu.

Ikusentzuleen tuitak, datorren ediziorako kastingen datak, 'Safari Wazungu' maiatzaren 23an ETB2n hasiko den saioaren aurrerapena, eta aurten debatean izan diren ohiko iritzi emaileek ere ez dute huts egingo ezinbestean ikusi beharreko azken debate saiora.

Nor izango da aurten lehiakide gogokoena? Gaur gauean jakingo dugu, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

a eitb.eus-en.

a eitb.eus-en.