Itxi

telebista

Txirrindularitza zuzenean

Suitzako Itzulia, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna, egunero, 15:50ean hasita.

0:23

Suitzako Itzulia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek ekainaren 11tik 19ra bitartean. Egunero, 15:50etik aurrera izango da ikusgai lasterketa, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin.

Frantziako Tourraren atariko proba izango da Suitzako Itzulia. Aurtengo edizioa menditsua izango da. Bederatzi etapetatik hiru mendi gailurrean amaituko dira eta bi erlojupeko jokatuko dira.

Lehen etapan 6,4 kilometroko ibilbidea ahalik eta azkarren osatu beharko dute txirrindulariek Baar hirian.

Simon Spilak (Katusha) esloveniarrak iaz lortutako garaipena errepikatu nahiko du Suitzako lasterketan. Berarekin batera, Geraint Thomas (Sky) britainiarra eta Rui Silva (Lampre) portugaldarra dira faborito nagusia. Ion Izagirre ormaiztegiarra izango dugu Movistar taldeko burua.

Pilota goizean eta arratsaldean

Goizean, 12:00etan afizionatu mailako pilotari egingo diote tartea ETB4n. Mallabiako Biharko Izarrak torneoko finalen berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Mikel Garciak.

Arratsaldean, 17:30ean, aspaldiko bi partida berreskuratuko ditu 'Gure Bideoteka' saioak: 2005eko eta 2006ko buruz buruko finalak, Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.