Itxi

telebista

ETB1, 21:45

Imuntzo eta Belokirekin erromeria, gaurko 'Oholtzan' saioan

A.A. | EiTB

Apirilaren 30ean Amoroton grabatutako jaialdia aurkeztuko digu Ilaski Serranok oraingo honetan.

0:13

Amorotoko plazan Imuntzo eta Beloki bikotearekin grabatutako erromeria eskainiko du ETB1eko 'Oholtzan' saioak gaur gauean, 21:45ean. Bertan, udazkenean kaleratutako Egurre azken diskoko kantak joko dituzte, pieza ezagun eta zaharragoekin batera.

Jai giro ederrean ospatutako jaialdi honetan, gonbidatu bereziak izango dituzte, Landakanda trikitilaria eta Estitxu Pinatxo abeslaria, besteak beste, hainbat herritatik etorritako dantzariekin batera.

Ilaski Serranok gidatuko du emanaldia.

manaldia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Kultura