Itxi

telebista

22:15ean

Sanferminetako egun handiaren inguruko saio berezia, gaur, ETB1en

A.H. | EITB

Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuta, 'Sanferminak 2016' saioak egun handiak eman duen guztiaren nondik norakoak aztertuko ditu.

0:14

Gaur gauean, 'Sanferminak 2016' jaien egun handiaren inguruko saio berezia izango da, Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuta.

Juan de la Vega kazetariak sanferminetako lehenengo entzierroa bertatik bertara jarraituko du, Estafeta kaleko balkoi batetik. Santuaren omenezko prozesioaren protagonistak ere elkarrizketatuko dituzte zuzeneko konexioen bidez, eta Lesakako sanferminetan urtero dantzatzen duten Zubigainekoa nolakoa izan den erakutsiko dute. Nahiara Gagok, bere aldetik, Gora Iruñeak antolatutako jai gunea erakutsiko du.

Ostegun honetako gonbidatuen artean, Mikel Goñi pilotaria, Reyes Ilintxeta Euskalerria irratiko esataria, Maitane Sola Muthiko Alaiak peñako kidea eta Peio Fontan La Pamplonesa musika bandako kidea izango dira.

'Sanferminak 2016' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

us-en.