telebista
Gaur
Nafarroako lau t'erdiko finala eta Tourra, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Nafarroako lau t'erdiko finala 11:30ean hasiko da. Ondoren, 15:00etatik aurrera, Frantziako Tourraren seigarren etapa eskainiko du Euskal Telebistak.
Gaur goizean, Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko duten Nafarroako Lau t'erdiko San Fermin Torneoko finala eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Pilota jaialdia 11:30ean hasiko da, eta atariko partidan Berasaluze II-Larunbe eta Gorka-Rezusta bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean.
Ondoren, Frantziako Tourraren seigarren etaparekin bat egingo du Euskal Telebistak. Arpajon eta Montauban udalerrien arteko 187 kilometroko lasterketa izango da, eta Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
trong>. trong>.