Itxi

telebista

22:30ean

'Matar al irlandés' filmaren estreinaldia, gaurko 'LND' saioan

A.H. | EITB

Saioak, gainera, El bueno, el feo y el malo filmaren 50. urteurrena gogoratu eta 80ko hamarkadako aktore ezagun baten hilketa argituko du.

Gaur gauean, 'La Noche de…'k Matar al irlandés filmaren estreinaldia eskainiko du telebistan. Benetako gertakari batzuetan oinarritutako pelikula da, eta Danny Greene 70eko hamarkadako Cleveland hiriko mafia irlandarraren burua du protagonista. Gangsterraren azalean Ray Stevenson aktorea ikusiko dugu, eta, horrekin batera, Ray Stevenson, Christopher Walken, Val Kilmer, Vinnie Jones eta Vincent D'Onofrio arituko dira aktore zerrendan. Felix Linaresek filmaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, La pareja ideal atala udako estreinaldietako fikziozko bikoteak bizitza errealera pasatzen ahaleginduko da. Astearte honetan, tiburoi batek elkartu zituen bi aktoreren txanda izango da.

Horrez gain, Monte o Playa atalak Infierno azul pelikula grabatu zen hondartza ederrera eramango ditu ikus-entzuleak, eta, ondoren, El bueno, el feo y el malo filmaren azken duelua grabatu zen hilerria azalduko du. Euskaditik oso gertu dago, eta pelikularen estreinaldiaren 50. urteurrena ospatuko dute laster bertan.

Amaitzeko, 80ko hamarkadako hilketarik harrigarriena azalduko du saioak, El Padrino 3 pelikularekin ospea lortuko zuen aktore gaztearen heriotza, hain zuzen ere. 'La Noche de…' saioak aktorearen pasioz beteriko istorio tragikoa azalduko du CSI: Hollywood atalean.

'La Noche de… Matar al irlandés' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista