Itxi

2016/07/13

15:39

telebista

Zeu Zara EiTB

Zeu Zara EiTB sariak banatu dira Barakaldon

A.H. | EITB

Miranda Fundazioa, Gurutzetako Ospitalea, Bide Onera, Javier Clemente, CIHMA eta Barakaldo futbol taldea izan dira sarituak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak Zeu Zara EiTB ekimena jarri du martxan Barakaldon, herriko elkarte, enpresa, erakunde eta norbanakoen lana nabarmentzeko asmoarekin. Ekimena herriaren gaineko komunikazio eta informazio kanpainarekin hasi zen eta asteazken honetan (uztailak 13) amaitu da Barakaldoko Antzokian ospatu den sari banaketarekin.

Almudena Cacho eta Urko Aristi kazetariek aurkeztutako sari banaketa ekitaldian, Miranda Fundazioa, Gurutzetako Ospitalea, Bide Onera merkatal zentroa, Javier Clemente futbol jokalari eta entrenatzaile ohia, CIHMA Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa eta Barakaldo futbol taldea izan dira sarituak. Jaialdian, gainera, Yannick Bergara Barakaldoko aktoreak eta Travellin' Brothers blues taldeak parte hartu dute.

Sariak sei sailetan banatu dira, elkartasuna eta lankidetza, enpresa eta merkataritza, ingurumenaren babesa, eta Barakaldok aurrera egiteko garrantzitsuak dituen ekimenak nabarmenduz. Atal bakoitzean bost hautagaien artean bozkatu behar izan dute Barakaldoko herritarrek eitb.eus-en webgunearen bitartez.

Sariak

Adinekoen arretan lan egiten duen Miranda Fundazioak jaso du 'Zeu Zara Solidarioa' saria. Herritarrekiko erakusten duen elkartasuna goraipatu dute.

'Zeu Zara Gure Enpresa' sariarekin, herriaren memoria kolektiboan dagoen Barakaldoko enpresa baten lana nabarmendu dute: Gurutzetako Ospitalearena, hain zuzen ere. Gaur egun eredu eta ikur den enpresa da ospitalea, hiriarentzat duen esanahiarengatik eta garai berriei egokitzeko izan duen gaitasunarengatik.

'Zeu Zara Dendarik Onena' saria Bide Onera merkatal zentroari eman diote. Betiko saltoki honen lana gailendu dute, denboran zehar, oztopoei eta arazoei aurre egiten jakin duen komertzioa izan delako.

'Zeu Zara Gure Kutuna' sariak Barakaldoko herritar bat nabarmendu nahi izan du. Herritarrek Javier Clemente aukeratu dute, bere ibilbide pertsonal edo profesionalarengatik.

'Zeu Zara Ingurumenaren Laguna' sariak ingurumenaren, klima aldaketaren eta biodibertsitatearen zaintzaren errespetua islatu nahi du. Jendartea arduratzen duten gai horietan, datozen belaunaldiei mundu hobea uzteko lanean diharduen CIHMA Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroak eraman du saria.

Azkenik, 'Zeu Zara Gure Enbaxadorea' saria Barakaldo futbol taldeari eman diote. Barakaldo, herriko mugetatik at ezagunagoa izan dadin enbaxadorerik onena herriko futbol taldea dela erabaki dute herritarrek.

Zeu Zara EiTB ekimena

Hurbileko informazioa eta entretenimendua, eta euskal kulturaren zabalkuntzan kalitatea dira EiTBren DNAren ezaugarri 1982an sortu zenetik, eta euskal gizarteak horrela aitortzen dio.

Hartara, gizartearengandik hurbilago egoteko, komunikazio taldeak Zeu Zara EiTB egitasmoa jarri du martxan, euskal herri nabarmenetan ekarpena egin duten pertsona, elkarte eta asmoak saritzeko asmoz. Barakaldo izan da ekimenaren abiapuntua, eta datozen hilabeteetan beste zenbait euskal herri esanguratsu izango dituzte protagonista. Guztiei telebista, irrati eta internet bidez jarraipen zabala egingo zaie.

Herri bakoitzeko historia, idiosinkrasia, jaiak eta ekitaldiak izango ditu kontuan EiTBk. Halaber, herritar ezagun eta ospetsuenak elkarrizketatuko dituzte, eta kalera irtengo dira kultur eta kirol elkarteei ahotsa ematera, euren etorkizuneko eta estrategia asmoen berri izateko.

Hurbiltasun kanpaina honetako jardunaldi bakoitzak zabalkunde handia izango du herrian. Hedapena komunikazio eta entretenimendu egitasmoen bidez egingo da. Amaitzeko, ekitaldi handi bat ospatuko da, sari banaketa jaialdia.

aketa jaialdia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;