telebista
21:45etik aurrera
'Sanferminetako kantu zaharren bazkaria', gaur, 'Oholtzan'
A.H. | EITB
Ondoren, Donostia 2016 eta Bertsolari Elkarteak antolatutako Mintzola. Munduko Kantu Inprobisatuaren Topaketak emanaldia eskainiko dute.
Sanferminetako kantu zaharren bazkaria emanaldia eskainiko du gaur ETB1eko 'Oholtzan' saioak, 21:45ean, Ilaski Serranok aurkeztuta. Baluarte jauregian uztailak 8an grabatutako ekitaldi honetan musikak eta gastronomiak bat egingo dute. Baluartek eskainitako bazkariaren ostean, kanta tradizionalak abestuko dituzte mahaikideek, artista gonbidatuekin batera. Besteak beste, Bankako Menditarrak, Maite & John Kelly (Elfhental), Jaione Olazabal, Estitxu Pinatxo, Juanpa Agirre eta Laura Latiendak parte hartuko dute ekitaldian, eta horrez gain, zanpantzarrak eta dantzariak ere izango dira.
Ondoren, 23:20ean, Mintzola. Munduko Kantu Inprobisatuaren Topaketak emanaldia eskainiko du ETB1ek. Munduko zazpi kantu inprobisatu ezberdin entzuteko eta beste hainbat ezagutzeko parada izango dute ikus-entzuleek, Europa bat-batean egitasmoaren baitan. Kuba, Gales eta Zipreko ordezkaritzak ariko dira kantuan, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan dagoen ekitaldia uztailaren 11an eskaini zuten Donostian, DSS2016 eta Bertsolari Elkarteak antolatuta.