Itxi

telebista

Final handia

Egoitz Riosek irabazi du "El Conquistador del Fin del Mundo" saioa

E.O.

EITB

Galdakoko gaztea izan da azken proban onena eta 18.000 euro poltsikoratu ditu. Qi txinarra, bestalde, ikusleen lehiakide gustukoena izan da.

Egoitz Rios galdakoztarra izan da "El Conquistador del Fin del Mundo" saioren 6. edizioko irabazlea. Perito Moreno glaziarreko helmugara lehenengoa iritsi da Ekaitz, Koldo eta Oihaneren aurretik.

Lau finalistek Catalana badian arraunean egin behar izan dute Perito Moreno glaziarrera iristeko. Ondoren kaxa bat bilatu behar izan dute GPSaren laguntzarekin. Egoitz ederki aritu da arraunean eta lehena izan da glaziarrera iristen. Oihanek eta Koldok ere lan bikaina egin dute arraunean. Ekaitzek, aldiz, nahiko lan izan ditu piragua gainean mantentzeko.

Glaziarrera iritsi ostean, GPSaren laguntzarekin kaxa bat aurkitu behar izan dute lau finalistek. Koldo izan da kaxa aurkitzen lehena. Kaxa barruan zegoen mezuaren arabera Julianekin hitz egin behar zuten walkie-talkie batekin. Julian argi eta garbi esan die bera aurkitzen lehenak irabaziko zuela lehia. Egoitz izan da bizkorrena eta berak altxatu du ikurriña.

Bestalde, Qi izan da ikusleen lehiakide gustokoena eta bi lagunentzat Costa Ricara bidaia irabazi du. Jaso diren milaka SMS guztien artean Costa Ricara beste bidai bat zozketatu da eta Bilboko Jon Andoni Urisabel izan da irabazlea.