Itxi

telebista

22:30ean

'LND'k 'Todo por la pasta' eskainiko du gaur filmaren 25. urteurrenean

A.H. | EITB

Saioak, gainera, mamu-harrapakariak hartuko ditu bi erreportaje oso bereziren protagonista izateko.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Todo por la pasta filma omenduko du, bere estreinaldiaren 25.urteurrenean. Enrique Urbizu zinegile ospetsuaren pelikula hau euskal zinemaren obra klasiko modernoa da. Antonio Resines, Maria Barranco, Pilar Bardem, Ramon Barea, Alex Angulo eta Ion Gabella aktore ezagunak protagonista dituen ekoizpenaren datu guztiak emango dizkigu Felix Linaresek aste honetako saioan.

Bestalde, mamu-harrapakariak hartuko ditu ardatz 'LND'k bi erreportajetan. Alde batetik, Ghostbuster pelikula berrira joko du aste honetako La pareja ideal ataleko bikotea topatzeko.

Bestalde, Politicamente Incorrecto atalean film horren estreinaldiaren gaineko polemika azalduko du. Izan ere, mamu-harrapakarien istorio berriko protagonistak emakumea dira eta hainbat jarraitzaileri hori ez zaie gustatu. Gorabehera honen harira, hasiera batean gaizonezko protagonistak izateko pentsatuak izan arren, emakume protagonistak izan dituzten Hollywoodeko pelikulak gogoratuko ditu.

Amaitzeko, Monte o playa atalak aktore frantses baten mendirik gustukoena eta Hollywooden ezaguna den Cadizko hondartza bat emango ditu ezagutzera.

'La Noche de... Todo por la pasta' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.