telebista
23:45ean
'Erresilientzia soinuak' gaur gaueko 'Europa Transit' saioan ikusgai
A.H. | EITB
Mursergo eta Vedran Smailovic biolontxelo-jotzailea protatagonista ditu Bosnia-Hertzegovinan filmatutako dokumental honek, eta erresilientzia sustatzeko musikak duen balioa azaltzen du.
Donostia 2016ren 'Europa Transit' enbaxada ibiltariak maiatzean Bosnia-Herzegovinan filmatutako dokumentala da Erresilientzia soinuak, eta bertan protagonista dira Mursego eta Vedran Smailovic biolontxelo-jotzailea, Sarajevoko setioan tiro artean jotzeagatik ezaguna. Erresilientzia sustatzeko musikak duen balioa azpimarratzen du Xuban Intxaustik zuzendutako lan honek, eta ETB1ek gaur gauean eskainiko du 23:45etik aurrera.
Mursegok Sarajevon eman zituen egunetan, intelektualekin, kazetariekin, gerra bizi izan zuten protagonistekin eta Bosnia-Herzegovinako musikariekin bildu zen, setioaren historiaz, gerraosteaz eta herrialdearen egungo egoeraz hitz egiteko. Topaketa horietako testigantzek eta soinuek inspiratuta, kontzertua eskaini zuen Sarajevon Mursegok, tokiko hainbat artista lagun.
tista lagun.