Itxi

telebista

22:00etan

Imanol Agirretxe, gaur, 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioan

A.H. | EITB

Gaueko su artifizialak zuzenean eskainiko dira, Astondoa suetxe bizkaitarraren eskutik.

Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok Imanol Agirretxe Realeko jokalaria izango dute gonbidatu nagusi 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioan, eta berarekin batera, Astondoa suetxe bizkaitarrak eskainiko duen su artifizialen ikuskizuna ikusiko dute, zuzenean.

Horrez gain, Eneko Goia Donostiako alkatea, Nerea Rodriguez telebista aurkezle eta solaskidea, eta Rioko Olipiar Jokoetatik itzuli berri den Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra ere Kontxako pasealekuko set-etik pasako dira.

Bestalde, Nerea Alias kazetaria Izaskun Astondoarekin izango da, su artifizialak nola prestatzen dituzten ikusi eta muntaia nola egiten duten erakusteko. Unai Etxabe, bere aldetik, goitibehera lasterketan egongo da.

'Donostiako Aste Nagusia 2016' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

strong>

strong>