Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Joseba Otaegi eta Iker Galartza 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, NANNA Fireworks suetxe italiarraren su artifizialen ikuskizuna eskainiko dute zuzenean.

Gaur gauean, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak bi gonbidatu oso berezi izango dituzte 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioan. Hasteko, Joseba Otaegi aizkolariarekin izango dira, Olasagastiren ordez Urrezko Aizkora txapelketan Donostian izango den kirolaria, eta horrez gain, Iker Galartza aktore ezagunarekin ere arituko dira.

Bestalde, Nerea Alias Ilunben egongo da errekortarien erakustaldiaz gozatzen, eta Unai Etxabe bere aldetik, globo erraldoi batzuen barruan sartuko da bubble jokua nolakoa den ikusteko.

Gaurko su artifizialen ikuskizuna Florentziako NANNA Firework suetxearen eskutik eskainiko dute, eta horrez gain, Kontxako hondartzarekin zuzeneko konexioak egingo ditu saioak, jendea suak nola ikusten dituen erakusteko.

'Donostiako Aste Nagusia 2016' gaur, 22:15etik aurrera, izango da ikusgai ETB1en.