Itxi

telebista

Asteartean, 22:15ean

Andoni Agirregomezkorta, 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Josebe Iturrioz izango dute saioan, eta Madrilgo Discomfa pirotekniaren su artifizialak eskainiko dituzte, zuzenean.

Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta aurkezleek Kontxako pasealekutik zuzenean eskainiko dute beste behin 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saio berezia, 22:15ean. Josebe Iturrioz ekintzaile feminista eta Andoni Agirregomezkorta aktorea izango dira astearteko gonbidatuak, eta Madrilgo Doscomfa pirotekniaren su artifizialen ikuskizuna eskainiko dute.

Festak dirauen bitartean, Unai Etxabek zuzeneko konexioak egingo ditu Kontxako hondartzan. Nerea Alias, bere aldetik, urteroko merenge gerran egongo da, eta Aste Nagusian jateko zenbat aukera ezberdin dauden ere erakutsiko du.

Ez ahaztu 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioa 22:15ean zuzenean emango dugula ETB1en eta eitb.eus-en.

 

>