Itxi

telebista

23:45ean

'Erresilientzia soinuak' gaurko 'Europa Transit' saioan ikusgai

A.H. | EITB

Mursergo eta Vedran Smailovic biolontxelo-jotzailea ditu protagonista Bosnia-Herzegovinan filmatutako dokumental honek, eta musikak erresilientzia sustatzeko duen balioa azaltzen du.

Donostia 2016ren 'Europa Transit' enbaxada ibiltariak maiatzean Bosnia-Herzegovinan filmatutako dokumentala da Erresilientzia soinuak, eta Mursego eta Vedran Smailovic biolontxelo-jotzailea, Sarajevoko setioan tiro artean jotzeagatik ezaguna, dira protagonista bertan. Musikak erresilientzia sustatzeko duen balioa azpimarratzen du Xuban Intxaustik zuzendutako lan honek, eta gaur gauean izango da ikusgai ETB2n, 00:30etik aurrera.

Mursegok Sarajevon eman zituen egunetan, intelektualekin, kazetariekin, gerra jasan zuten protagonistekin eta Bosnia-Herzegovinako musikariekin bildu zen, setioaren historiaz, gerraosteaz eta herrialdearen egungo egoeraz hitz egiteko. Topaketa horietako testigantzek eta soinuek inspiratuta, kontzertua eskaini zuen Sarajevon Mursegok, bertako hainbat artista lagun.

artista lagun.