Itxi

telebista

Bilboko jaiak 2016

Bilboko Aste Nagusiari jarraipen berezia, ETBn eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Gaueroko su artifizialak eta jaien amaiera ekitaldia eskainiko ditu Euskal Telebistak zuzenean.

0:17

Bilboko Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo dute Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek abuztuaren 20tik 28ra bitartean. Urtero legez, zuzenean eskaini dira jaiei hasiera emango dien txupinazoa eta Marijaiaren harrera Bilboko Arriaga Antzokian, eta horrez gain, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioak, su artifizialak eskainiko ditu gauero, zuzenean. Aste Nagusiari amaiera emango dion 'Agur Marijaia' ekitaldia ere zuzenean eskainiko dute abuztuaren 28an.

eitb.eus-ek, bere aldetik, Bilboko Aste Nagusiko albiste, argazki, bideo eta egitarau osoa kontsultatzeko aukera emango du EiTBko webgune berezian.

Pregoia, txupinazoa eta Marijaiaren harreraren ostean, Bilbok ekintzez eta kontzertuz betetako bederatzi eguneko jaiari hasiera emango dio ehunka bilbotarren aurrean. ETBko kamerak bertan egongo dira gertatzen den guztiaren berri emateko, eta ekitaldia eitb.eus webgunearen bitartez, zuzenean, jarraitzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

'Bilboko Aste Nagusia 2016'

ETB1ek gainera, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioa eskainiko du gauero, Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok aurkeztuta. Igandean hasi eta Bilboko Aste Nagusian zehar, Bizkaiko hiriburuan izango den giroaren berri emango du saioak. Gauero, XXVI Villa de Bilbao Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako ikustaldiak eskainiko ditu saioak zuzenean, egunean zehar emango diren ekitaldien inguruko erreportajeak aurkeztuko ditu, eta gonbidatu bereziak ere izango ditu.

'Agur Marijaia'

Jaien azkeneko egunean, abuztuak 28, igandean, Marijaiari Agur esango dio Euskal Telebistak zuzenean, 22:20etik aurrera. Bederatzi eguneko jaiei amaiera jarriko dion ekitaldia eskainiko dute Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok.