Itxi

telebista

22:30ean

Euskal udatiarren istorio berriak, gaur, azken 'A ver si no llueve'n

A.H. | EITB

Denboraldiko azken atala Lanzaroten, Cadizen, Islan, Beizaman eta Urdaibai inguruetan izango da, eta gainera, aurtengo 'El Salao del Verano' nor den azalduko dute.

Gaur gauean, 'A ver si no llueve' saioak uda agurtuko du bost istorio berrirekin. Hasteko, Ana ezagutuko dute, Lanzarote goitik behera ezagutzen duen emakume donostiarra. Bere lagunarekin batera Kanariar uharte honetako tokirik bitxienak ezagutuko ditu saioak eta gainera, euskaldunek opor garaian, asko ligatu dezaketela erakutsiko dute.

Guraso asko bere seme-alabekin deskantsatzera joaten dira kanpinera, baina kontrako kasua ere gertatzen da. Badaude euren gurasoez aldentzeko kanpinetara joaten diren seme-alabak ere. Islako kanpinean, adibidez, lagun taldearekin denbora pasatzen dute, hondartzara joaten dira eta paella prestatzeko denbora ere izaten dute gaztetxoek gurasorik gabe.

Denboraldi honetan, momentu garrantzitsuak bizi izan ditu saioak kanpinetan, eta horregatik, Islako kanpina ez ezik, Cadizeko Zahora kanpina ere ezagutuko du osteguneko atalak. Donostiako Ana eta Iñigo bikoteak bertan igarotzen dituzte oporrak, eta Andaluziako koadrila propioa ere badute.

Aste hauetan zehar, euskaldun askok oporrak Eivissan igarotzen dituztela erakutsi izan du 'A ver si no llueve' saioak. Azkeneko atal honetan ordea, kontrako kasu bat azalduko dute: uda garaian uhartetik ihes egiten duen Eivissako familia baten kasua. Ana eta Félixek Euskal Herriko txoko lasai batean igarotzen dituzte oporrak, Beizaman, hain zuzen ere.

Eta Euskal Herriko barnealdetik, kostaldera bidaia egingo du saioak amaitzeko. Cristinarekin batera, Urdaibai inguruak ezagutuko dituzte. Sukarrietatik Mundakara txalupa batean joango dira eta Laidako hondartzan amaituko dute eguna.

Saioak gainera, bilaketa luzearen ondoren, aurtengo 'El Salao del Verano' nor den azalduko du. Nor izango da 'A ver si no llueve' saioaren ikus-entzuleen pertsonaiarik gustukoena?  Nork irabaziko du Urrezko Txankleta?

'A ver si no llueve' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.