Itxi

telebista

I-25eko hauteskundeak

Boto-asmoari buruzko EiTB Focus inkesta gaur publikatuko du EiTBk

A.H. | EITB

Hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoaren datuak 14:00etatik aurrera aletuko dituzte eitb.eus-en, ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian.

Euskal Irrati Telebistaren 'EiTB Focus' Eusko Hegebiltzarrerako hauteskundeen boto-asmoari buruz egindako inkesta publikoaren laugarren atala asteazken honetan, irailak 7, argitaratuko dute EiTBko hedabideetan. 'EiTB Focus'en helburua herritarren iritzia jakitea da. Hartara, inkestok egiteaz gainera, ETBk, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek tarte bereziak eskainiko dizkiote datuen analisiari, eta, besteak beste, 'EiTB Focus. Euskadi decide' saio berezia eskaini du ETB2k ostegun gauean.

Gizaker enpresak EiTBko albistegi zerbitzuentzat egindako inkestak honako gaien inguruan galdetu die herritarrei: giro politikoa, euskal lider politikoen gaineko iritzia, hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoa eta alderdi politiko ezberdinen balizko itunen inguruko iritzia.

Inkestaren laugarren ataleko emaitzak apurka-apurka aletuko dituzte. Lehen emaitzak 14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera ETBko albistegietako lehenengo edizioan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

Ostegun gauean, gainera, Xabier Lapitzek aurkeztuko duen 'EiTB Focus. Euskadi decide' saio berezia izango da ikusgai. Inkestak boto-asmoaren inguruan jaso dituen datuak eta herritarrek alderdi, politikari eta itunen gainean duten iritzia aztertuko ditu saioak.

Horrez gain, eitb.eus webgunean, 'EiTB Focus' orrialde berezian, ikerketa guztiak eskura izango dituzte erabiltzaileek, beraiek nahi dutenean eta sakonago kontsultatu ahal izateko. Era berean, EiTBko programa ezberdinetan egiten diren analisiak ere bertan ikusi ahal izango dira.

'EiTB Focus' inkesta Euskadi osoan egin dute, eta emaitzak lurraldez lurralde ikusteko aukera ere badago aipatutako orri berezian.

orri berezian.

orri berezian.