Itxi

telebista

22:30ean

Kaleratuentzako bigarren aukera, gaur gauean, 'Objetivo Chimborazo'n

Lehiakide guztiak elkartuko dira aterpetxean, eta sei finalistak nortzuk izango diren jakingo dugu "Objetivo Chimborazo"ren gaurko atalean.

Bi saio baino ez dira geratzen Chimborazoren gailurrera zein bi lehiakide iritsiko diren jakiteko. Parte-hartzaileak Izotz Mundura helduko dira sumendiaren magalera joan aurretik. Marcos bertako zaintzailea ezagutuko dute han, eta, apurka-apurka, hark hartutako erabakien nondik norakoak ezagutzen joango dira.

Gaurko saioan, "Objetivo Chimborazo" lehiaketaren azken bilera egingo dute, batzar zinez berezia. Azkenik, lehiakide guztiak berriz elkartuko dira, eta orduan jakingo dute Chimborazoko zaintzaileak zergatik bidaltzen zizkien urrezko medailoiak batzuei eta medailoi beltzak beste batzuei. Dena den, elkar topatzeak sortuko dien poztasunak ez du luze iraungo, saioak dakarren azken ezustekoak irribarrea itzaliko baitie lehiakideei. Kaleratuentzako bigarren aukera egongo da; aterpetxean bildutako lagunetatik bik berriz lehiatzeko aukera izango dute. Bigarren aukera hori ez dute gustuko izango hamar astez lehian egon diren parte-hartzaileek, batez ere, talde gorriko lehiakideek.

8 finalistak (Euskal Herriko Jorge, Irantzu, Aitziber eta Egoitz; Gaztela-Mantxako Santi eta Josete, eta Andaluziako Lorena eta Jose) elkarren aurka lehiatu beharko dira finalerako 4 txarteletako bat lortzeko. Aterpetxeko lehiakideek (Irene, David, Cristina, Maria, Micha, Raul eta Mery) bigarren aukera izango dute, eta finalerako 2 txartel eskuratzeko lehia izango dute. Beraz, saioa bukatutakoan, Chimborazoren gailurrera igotzeko borrokan egongo diren 6 finalisten izenak jakingo ditugu.

Euskal Herriko taldea harro egon daiteke 10 astez lehiakiderik galdu gabe egon baita. Aitziber, Jorge, Egoitz eta Irantzu gogor borrokatu dira, eta tinko eutsi diote Izotz Mundura taldea hautsi gabe iristeko. Ondorioz, ez zaie bidezkoa iruditzen finalera iristear daudela aterpetxean dauden lagunek lehian jarraitzeko beste aukera bat izatea. Izan ere, hori dela eta, beraiek aukera gutxiago dituzte Chimborazoren gailurrera iristeko. Halere, ez dute amore emango, eta gogor borrokatuko dira proba handian. Lekuk argi du finalerako 4 txartelek kolore gorria izango dutela, baina taldeko kide batek saioa utziko du, eta horrek zur eta lur utziko du kapitaina.

Gaurko saioa erabakigarria izango da talde gorriko lehiakideentzat. Batetik, Chimborazoren tontorrera iristeko azken aukeraren aurrean daude, eta, bestetik, hamar astez taldekideak izan ostean, elkarren aurka lehiatu beharko dira. Talde gorriko zein lehiakidek izango du eguzkitik hurbilen dagoen sumendiaren gorenera igotzeko aukera?

Ez galdu "Objetivo Chimborazo", asteazkenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako saio guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

ikusgai.