Itxi

telebista

22:15ean

'Euskadi-España ¿Votamos diferente?', gaur, ETB2n eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Dani Alvarezek aurkeztuta, gure politikariak aukeratzeko motibazio ezberdinak aztertuko ditu saioak.

ETB2k 'Euskadi-España ¿Votamos diferente?' saio berezia eskainiko du gaur gauean, Dani Alverezek gidatuta.

Bederatzi hilabeteko blokeoaren ondoren, oraindik ere ezinezkoa dirudi Espainian gobernua eratzea. Estatuak inoiz aurretik bizi izan ez duen egoera da. Zer gertatzen ari da? Bipartidismorik gabe Espainia ezin ote da gobernatu? Nor da egoera honen arduraduna? Zer suposatzen du hiritarrentzat gobernurik gabe egotea?

Euskadin oso zaila egiten zaigu egoera hau onartzea. Hemen, bi alderdiez edota hiru alderdiez osatutako gobernuen ohitura izan dugu. Beste kultura politiko bat dugu Euskadin? Beste irizpide batekin ematen dugu gure botoa?

Gai hauek azaltzeko, gizarte eta politikako hainbat aurpegi ezagun bilduko dira solasaldi mahaiaren inguruan, horien artean, Josep Lluis Carod-Rovira, Pedro Ugarte, Lourdes Perez, Erenesto Ekaizer, Bingen Zupiria eta Iñaki Soto.

Gainera, giza talde ezberdinetako ordezkariekin ere arituko dira gai guzti hauen inguruan. Besteak beste, Eduardo Marhuenda, Pepa Bueno, Silvia Intxaurrondo, Rafa Alkorta, Fernando Canales, Cristina Pardo, Ignacio Escobar, Oscar Terol, Juanjo Alvarez, Aitor Merino eta Juan Bas. Gainera, kaleko iritzia ere ez da faltako.

'Euskadi-España ¿Votamos diferente?' igande honetan emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista