Itxi

telebista

Gaur

'Soinu zaharretatik dantzara', 22:30ean, 'Oholtzan' saioan

A.E.|EiTB

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak Donostiako Euskal Jaien barruan eskainitako ekitaldia izango da ikusgai ETB1en.

Donostiako Euskal Jaien barruan, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Soinu zaharretatik dantzara ekitaldia izango da ikusgai gaur 'Oholtzan' saioan.

Soinu zaharretatik dantzara: Iztuetak 1824. urtean berreskuratutako 24 soinu zahar dantzatuak dantza ikuskizuna da.

Soinu Zaharrak izeneko antzinako dantzak euskal kultura tradizionalaren altxorra izanik, XVIII. mendearen amaieran galtzekotan ziren. Iztuetak 1824 eta 1827 urteen artean argitara emandako deskribapen artistiko eta musikalari esker, xehetasunez iritsi bazaizkigu ere, ezezagunak dira, gaur egun, publiko zabalarentzat, baita dantzari askorentzat ere.

Jose Luis Vallejoren zuzendaritzapean eta Donostiako Txistularien Udal Bandaren partaidetzaz, 50 dantzarik eskainiko dituzte 24 dantzak.

'Oholtzan' 22:30ean dago ikusgai, ETB1en.