telebista
20:30ean
'Lo Que Hay Que Ver' saioaren estreinaldia, ETB2n
Telebistetako unerik dibertituenak eta Interneteko bideo biral arrakastatsuenak bilduko ditu programak.
Gaur, irailak 17, 'Lo Que Hay Que Ver' saioa estreinatuko du ETB2k. Bertan, besteak beste, telebistako unerik dibertigarrienak eta Interneteko bideo biral arrakastatsuenak bilduko dituzte.
Asteburuetarako saio berrian denetariko edukiak izango dituzte. David Bustamante Niko Etxarten 'Eperra' abesten, Bronxeko banda arriskutsu bat Tapia eta Leturiaren doinuak jarraitzen... 'Lo Que Hay Que Ver' saioan ezinezko nahasketa horiek guztiak errealitate izango dira.
Horrez gain, 'Teleberri'k hurbiltzen dizkigun albistegiei ikuspegi berria emango diete eta Euskal Telebistaren artxibo ahaztua errebisatuko dute. Halaber, 'Todos Los Apellidos Vascos'eko protagonisten adiskide harrigarrienak ezagutzeko parada izango da.
Telebistako unerik gogoangarrienak jasoko dituen zapping-a, Interneteten gehien partekatzen diren bideo biralak eta muntaiarik garrantzitsuenak eskainiko ditu 'Lo Que Hay Que Ver' saioak. Ezustez beteriko kutxa honetan, asteburu oro, familia guztiarentzat historia berriak topatuko ditugu.
'Lo Que Hay Que Ver' 20:30etik 21:00etara izango da ikusgai, 'Teleberri' albistegiaren aurretik.