Itxi

telebista

Gaur

Siriako egoeraz, Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin, 'En Jake'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, hauteskunde kanpainako azkeneko mezuak aztertuko ditu, eta egun-eguneko gai politikoen errepasoa egingo du.

  • José Antonio Bastos

    José Antonio Bastos

Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Jose Antonio Bastos Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko presidentea elkarrizketatuko du ETB2ko 'En Jake' saioan. Siriako egoera aztertuko du gonbidatuarekin, herrialdean su-etena hautsi ondoren.

Saioak, gainera, hauteskunde kanpainako azken mezuak aztertuko ditu, eta Urkulluk independentziaren inguruan egindako azken adierazpenek sortutako polemika aztertuko du. Horrez gain, egun-eguneko gai politikoen errepasoa egingo dute saioan, eta Francisc Holms politikariaren prozesu judizialaren azken datuak emango ditu. Espainiak bizi duen blokeo egoera ere aztertuko dute asteazkeneko saioan.

Sonia Díaz de Corcuera, Iñaki Iriondo, Pedro Gorospe eta Begoña Conde kolaboratzaileak bilduko dira solasaldirako mahaiaren inguruan.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 12:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.