Itxi

telebista

Audientzia

'Ocho apellidos vascos', audientzia-buru, astearte gauean, ETB2n

A.H. | EITB

Filmak %19,9ko audientzia zatia eta 331.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Ocho apellidos vascos komedia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen astearte gauean: %19,9ko audientzia zatia eta 331.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, azkeneko bi urte eta erdian 'La Noche de...'k eskainitako pelikularik ikusiena izatea lortu zuen.

Filmaren emanaldiaren aurreko 'La Noche de...' saioak ere audientziaren babes zabala jaso zuen. Felix Linaresek aurkeztutako zine tarteak %12,8ko audientzia zatia eta 306.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen. Azken urteko atalik ikusiena izan zen.

siena izan zen.