Itxi

telebista

22:30ean

'En campaña todo vale' komedia, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Tom Cruise aktorearen zazpi akatsak bilatuko ditu, eta Nicolas Cage eta George Clooneyren pelikularik txarrenak aipatuko ditu.

Gaurko 'LND'k En campaña todo vale pelikula eskainiko du, Zach Galifianakis eta Will Ferrer komikoak protagonista dituen film dibertigarria. Estatu Batuetako hauteskundeetara aurkeztuko diren bi hautagairen istorioa da, Donald Trump eta Hillary Clinton hautagaiak baino polemika handiagoko bi politikari, hain zuzen ere. Felix Linaresek pelikularen filmazio eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Tom Cruise aktorea hartuko du protagonista. Aste honetan pelikula berria estreinatuko du zinemaaretoetan, baina horrez gain, akusazio gogorrak egin dituzte bere kontra. Besteak beste, Nicole Kidman aktoreari telefono entzuketak egin zizkiola salatu dute. Astearteko saioak, Tom Cruisen ezaugarri okerrenak azalduko ditu Los 7 defectos de Tom Cruise atalean.

Bestalde, aktore ospetsuenek euren lanik txarrenak zeintzuk izan diren aitortuko dute. Ikus-entzuleek Nicolas Cage eta George Clooneyren pelikularik txarrenak ezagutuko dituzte La peor película de nuestra vida atalean.

Amaitzeko, Los vascos conquistan Hollywood atal mitikoa eskainiko du saioak. Besteak beste, irrintziak botatzen dituzten bikingoak azalduko ditu.

'La Noche de... En campaña todo vale' gaur gauean emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.

/p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista