telebista
Audientzia
Lau T'erdiko finalaurreko pilota partidak, audientzia-buru
A.H. | EITB
Gainera, ostiraleko 'Atrápame Si Puedes' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen %16,6ko audientzia zatiarekin.
Larunbat eta igande arratsaldean, Lau T'erdiko Txapelketako finalaurreko partiden zuzeneko emanaldiak audientzia-buru izan ziren euren ordu-tartean.
Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Urrutikoetxeak larunbatean jokatutako norgehiagokak %16,4ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen artean %19,3ko datua eskuratuz. Halaber, 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Igandean, Aimar Olaizola eta Jokin Altuna aurrez aurre jarri zituen finalaurrekoak %10,5ko kuota lortu zuen. Norgehiagoka honek ere datu nabarmena izan zuen euskaldunen artean, %20koa hain zuzen ere. Euskadin eta eragin eremuan eskuratutako audientzia metatua 138.000 ikus-entzulekoa izan zen.
'Atrápame Si Puedes'
Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketa bere ordu tartean audientzia-buru izan zen ostiralean eta saioaren historiako daturik onena lortu zuen: %16,6ko audientzia zatia, hain zuzen ere.
'Atrápame Si Puedes' ETB2ko ikus-entzuleen saiorik gustukoenen artean dago. Denboraldi honetan, %12,6ko audientzia zatia eta 130.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu bataz beste.
tu bataz beste.