Itxi

telebista

21:50ean

'Biotz Alai Algortako kaleetan', gaur, 'Oholtzan' saioan

A.H. | EITB

Algortako Biotz Alai abesbatzaren 80. urteurrenaren ospakizun ekitaldia eskainiko du saioak.

0:15

Algortako Biotz Alai abesbatzaren 80. urteurrena ospatzeko, herrian kalez kale aritu zen taldea, eta oso abesti ezagunak kantatu zituzten Juanlu Diez-Enparantzaren zuzendaritzapean. Irailaren 24ean Algortako kale ezberdinetan zehar ibili ziren kantari. Besteak beste, 'Betik eskamak kentzen', 'Boga-boga', 'Beti Maite', 'Goizeko izarra', 'Maitia nun ziran', 'Blancas como palomas', 'Euskalherriko' eta 'Adiós' kantak abestu zituzten.

'Oholtzan' saioak ekitaldia eskainiko du gaur, 21:50etik aurrera, ETB1en, Ilaski Serranoren aurkezpenarekin.