telebista
Zuzenean
Irlanda-Euskal Selekzioa, 16:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A. | EiTB
Futbolaren ostean, Fuenmayorreko pilota jaialdia izango da ikusgai.
-
Euskal selekzioa
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur Irlandak eta Euskal Selekzioak Dublinen jokatuko duten lagun arteko partida. Norgehiagoka 16:30ean hasiko da, eta Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek egingo dute kontakizuna.
Zuzeneko emanaldiaren aurretik, bi taldeek 2014ean Azpeitian jokatutako partidaren laburpena izango da ikusgai.
Futbolak pilotari pasako dio lekukoa. 18:30ean bat egingo dute Fuenmayorreko jaialdiarekin, eskuz binakako bi neurketa eskaintzeko: Agirre-Ladis Galartza / Peña II-Iturriaga eta Urrutikoetxea-Salaverri / Victor-Albisu. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
ak.