telebista
22:30ean
Gosari osasuntsu bat egiteko aholkuak, gaur, 'Cuerpos de Élite' saioan
A.H.| EITB
Partaideek ariketa fisiko berriak eta ohitura osasuntsuak ikasiko dituzte aste honetan.
Gaur gauean, ariketa fisiko berriak ikasi eta ohitura osasuntsuak izateko aholkuak jasoko dituzte 'Cuerpos de Élite' saioko partaideek.
Marc psikologoak Iraide bisitatuko du, eta segurtasuna eta autoestimua irabazteko ariketak erakutsiko dizkio. Arkaitz entrenadore fisikoak, bere aldetik, korrikalari batek jakin beharko lituzkeen datu guztiak emango dizkio Iraideri. Bestalde, Marina eta Jose Antonio rokodromo batera eramango ditu, eta Elenari martxa nordikoaren teknika erakutsiko dio.
Gabriela dietistak, bere aldetik, gosari osasuntsu bat egiteko aholkuak emango dizkio Andoniri, eta Robertorekin ogia erosteko dauden aukera ezberdinak aztertuko ditu.
'Cuerpos de Élite' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
en.