Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Irribarria II-Rezusta / Elezkano II-Zabaleta, gaur, ETBn

A.H. | EITB

Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko hirugarren partida Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko da.

  • Iker Irribarria buruz buruko finala

    Iker Irribarria buruz buruko finala

Zumarragan jokatuko den Eskuz Binakako Txapelketako partida izango da gaurko kirol hitzordu nagusia ETB1en eta eitb.eus-en. 17:00etan hasiko den jaialdiko partida nagusia izango da Irribarria II-Rezusta eta Elezkano II-Zabaleta artekoa. Aurretik, J. Retegi-Erostarbe eta Ugalde-Irusta izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.

Pilotaren aurretik zabaldu ohi duten herri kirolen tartean Telleria eta Urrutia harrijasotzaileen arteko desafioaren berri emango digu Ibon Gaztañazpik. Juan Jose Unanue izango du lagun.

Goizean, 12:00etan hasiko den 'Oreka' saioaren barruan, Euskadiko Padel Txapelketako finalak izango dira ikusgai, emakumezkoen zein gizonezkoen modalitatean. Juanan Legorburu eta Amaia Martin izango dira arduradunak.

Amaitzeko, ETB4n emanaldi bat izango dugu igandean, 12:00etan: Erremonteko Binakako Txapelketako lehen finalaurrekoa. Juanan Legorburu eta Manuel Arrizabalaga Matxin izango dira esatariak. Internet bidez ere jarraitu ahal izango da partida.