Itxi

telebista

22:15ean eta 00:20an

'Orain 80 urte' dokumentalaren estreinaldia, gaur, ETB1en eta ETB2n

A.H. | EITB

Rocio Basterra euskal jatorriko emakume gazteak bere arbasoen herrialdea bisitatuko du eta, lehen Eusko Jauarlaritza sortu zenetik, Euskadik bizi izan duen garapena azalduko du.

0:23
80 urte bete dira Jose Antonio Agirre lehendakariak lehen Eusko Jaurlaritza osatu zuenetik, eta gaur eskainiko dugun dokumentalak Orain 80 urte dokumentalak, ordutik gaur egunera arte euskal gizarteak izan duen garapena aztertuko du, gosea eta gerrarengatik bere herrialdea utzi zutenen iloben ikuspegitik.

Gerra Zibilean eta Frankoren diktadurapean euskal herritar askok eta Euskal Gobernu jaioberriak aberria utzi behar izan zuten. Hor hasi zen Eusko Jaurlaritzaren ibilbidea, proiektu politiko bat gauzatzeko ekinean: erbesteko erresistentzia, hasiera berri bat, finkatzea, eboluzioa eta aldaketak, herritarren beharrizanetara egokitzeko.

Orain 80 urte dokumentalaren protagonista nagusia euskal jatorriko emakume bat da, Rocio Basterra, ogibidez, fiskala. Bere kezka pertsonal eta profesionalek bultzatuta eta Euskaditik erbestera joan behar izan zuen familiarteko batek hauspotuta, Rociok bere arbasoen jaioterria bisitatuko du, lehen aldiz.

Bere kezka eta ardurek gaur-egungo Euskadira ekarriko dute, bertako bizi-lagunen eta erakunde publikoen egunerokotasuna bertatik bertara ezagutzeko. Egun daukagun ongizate estatua, zortzi hamarkadatan zehar eginiko ibilbidearen emaitza da, eta autogobernua nola eraiki den eta zertan datzan ikusiko du protagonistak.

Bidaia horretan zehar, euskal gizarteko hainbat pertsonaia ezagunekin arituko da solasean, besteak beste, Kirmen Uribe eta Arantza Amezaga idazleak, Jose Angel Iriabar futbolari ohia, Kike Amonarriz sozio-linguista, Iñigo Lamarca abokatua, Paco Etxeberria auzitegi medikua, Jose Luis Aduriz sukaldaria, Manu Lezeartua Arartekoa, Olga Zabalgogeaskoa kazetaria eta Laura Uharte eta Iñaki Arrizuebieta ikerlariak.

Belaunaldi ezberdinen arteko begirada, gaztea, kuriosoa eta dinamikoa ekarriko du Rociok, eta bere arbasoen herrialdea ezagutzeko ametsa beteko du, kontatu dioten guztia eta bere bidaian bizitakoa aurrez-aurre jarriz. Gure herriaren egunerokotasuna eta autogobernuak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dugun herritarrengan daukan eragin zuzena ikusiko ditu.

Orain 80 urte dokumentala gaur izango da ikusgai, 22:15ean ETB1en eta 00:15ean ETB2n. Gainera, eitb.eus-en ere zuzenean izango da ikusgai.

/strong>

/strong>

  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#