Itxi

telebista

22:30ean

Javier de Andresekin elkarrizketa, gaur gaueko 'La Noche en Jake'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Euskal Selekzioko etorkizuna aztertuko du, eta 2017 urterako Jose Carlos Diez ekonomialariak aurreikusitako salneurrien igoera azalduko du.

Gaur gauean, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari berria elkarrizketatuko du Arantza Ruizek 'La Noche en Jake' saioan. Hitzorduan, Carlos Urquijo haren aurretik Gobernuko ordezkari karguan izandako politikariak jarri zituen errekurtsoez galdetuko dio, eta Espainiako eta Euskadiko gobernuen arteko harremanen etorkizunaz arituko dira.

Saioak, gainera, Euskal Selekzioaren azkeneko partidak izandako jarraipen eskasa aztertuko du, eta selekzioaren etorkizunaz arituko da Lourdes Perez, Javier Vizcaino, Martin Garitano, Naiara Pinedo, Juan Carlos de Julian, Danilo Albin eta Braulio Gomez solaskideekin. Koikili Lertxundi futbolari ohiaren iritzia ere jasoko du saioak, eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariarekin ere izango da.

Horrez gain, Jose Carlos Diez ekonomialaria 2017 urterako aurreikusitako salneurrien igoeraz arituko da.

'La Noche en Jake' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.