telebista
Goizeko albistegia
Arantza Quiroga astelehen honetako 'Egun On Euskadi' saioan
A.H.
EITB
Eusko Legebiltzarreko presidenteak Aitzol Zubizarretaren galderei erantzungo die goizeko 08:30an ETB-2n.
Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko presidentea, asteleheneko gonbidatua izango da ETB-2ko ''Egun On Euskadi'' saioan. Quirogak, Aitzol Zubizarretaren galderei erantzungo die eta Euskadiko egun-eguneko politika gaiei buruz arituko da, hala nola, joan zen ostiralean Legebiltzarrean egindako zinegotzien omenaldiaz.
Horrez gain, Edurne Uriarte, Iñaki Soto eta Ana Garbati solaskideak guarkotasuneko gaien inguruan arituko dira astelehenetan ohi dutenez. Vanessa Sanchez aurkezleak, halaber, eguneko albiste garrantzitsuenen kontakizuna egingo du goizeko 08:30etatik auurera ETB-2n.

