Itxi

telebista

ETB-2n, 11:25ean

Arrantzale afrikarrak euskal ontzietan, igandeko 'Kresala' saioan

Mundakako portutik aurkeztuko du Pedro Garcia Larraganek aste honetako saioa.

Azken urteotan euskal itsasontzietan dauden lanpostu hutsak beste nazionalitate batzuetako arrantzaleek betetzen dituzte sarritan. Getarian bizi den senegaldar talde batekin izango da aste honetako "Kresala" saioa, arrantzale moduan Euskal Herrian izan duten esperientzia ezagutzeko.

Horrez gain, estropaden denboraldi hasiera dela-eta, TKE ligako zortzi entrenatzaileak izango dira saioan eta denboraldi berriaren inguruan zein haien taldeen posibilitateez arituko dira.

Amaitzeko, Laida hondartzeko sorosleekin pasako dute kresalakoek eguna, eta sorosleek bizi izandako geraterak eta esperientziak ezagutuko dituzte.

"Kresala" igandean dago ikusgai 11:25etik aurrera ETB-2n.