Itxi

telebista

ETB2n

Julio eta Patxi Salinas, gaur, 'Todos los Apellidos Vascos' saioan

EiTB

San Adrian auzoko Athleticeko jokalari ohiek benetan nortzuk diren eta nondik datozen jakinda itzuliko dira Vigo eta Bartzelonara.

Gaur, 'Todos los Apellidos Vascos' saioan, Julio eta Patxi Salinas Athleticeko jokalari ohiak izango dira protagonistak. Clementeren arabera, profesional oso onak izan dira, eta pertsona bikainak dira.

Bilboko San Adrian auzoan euren haurtzaroa gogoratuko dute, eta traktore batean zeharkatuko dituzte Burgosko Castrobarto herriko kaleak. Bertan igarotzen zituzten euren udak, eta umeak bezala ibiliko dira.

Ama umetan zergatik utzi zuten bakarrik, gurasoak euren kabuz ibiltzen zirela eta abizen berdina duen familia gehiago dutela jakingo dute, besteak beste. Halaber, Nafarroako iparraldetik hasita, Iparraldeko herri txiki batetik pasatu eta Filipinak uharteetaraino bidaiatuko dute Urrutia abizenaren eskutik.

San Adrian auzoko bi anaia hauek nortzuk diren eta nondik datozen jakinda itzuliko dira Vigora eta Bartzelonara.

'Todos los Apellidos Vascos' saioa gaur izango da ikusgai, 22:10ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

2n.