telebista
Abizenak eta historia
Eneko Atxa, gaur, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan
EiTB
Sukaldariak Atxa abizenaren jatorria ezagutuko du, eta Azurmendi, pentsatu ez arren, pixka bat gipuzkoarra dela ere jakingo du.
'Todos Los Apellidos Vascos' saioak Eneko Atxa sukaldaria hartuko du protagonista gaur. Azurmendi jatetxea zuzentzen du, hiru Michelin izar dituen eta nazioarteko gastronomian erreferente den jatetxea. Leioako Ostalaritza Eskolan izan zituen irakasleekin egon da saioa, eta guzti-guztia kontatu dute. Sukaldariaren amarekin ere egon dira.
Atxa abizena jaso zutenak Itxinatik, Areatzatik eta Olartetik (Orozko) pasatu direla ikusiko du. Harro sentitzen da sukaldaria bere arbasoen iragan umil eta langileaz. Gainera, bere amama Serafina Frantziara erbesteratu izana aske eta independente bizitzeko aukera bat bezala bizi zuela jakinda, erabat txundituta utzi du.
Eneko Atxak bere abizenaren jatorria ezagutuko du, eta Azurmendi, pentsatu ez arren, pixka bat gipuzkoarra dela ere jakingo du.
'Todos Los Apellidos Vascos' saioa 22:15ean izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.