telebista
Aurrerapena (9. atala)
Kanibalen jokoa gaur iritsiko da 'El Conquistador del Caribe' saiora
EiTB
Gaurko saioan, ETB2ko realityak duen jokorik ezagunetarikoa ikusiko dugu. Baina aldaketak izango ditu; aurten, aurretik jan beharko dute postrea.
Gaurko saioan, "El Conquistador" saioko jokorik ezagunenetako bat ikusi ahal izango dugu: kanibalen jokoa, txerriaren jokoa izenaz ere ezagutzen dena. Berritu beharra dagoenez, baina, aurten aldaketatxo bat izango du: aurretik jan beharko dute postrea.
Lehiakideek gehien beldurtzen dituen probetako bat izan ohi da kanibalen jokoa, labirintoaren jokoarekin batera. Gose handia izan arren, txerri gordina ez da izaten ahoratzeko gustukoena, are gutxiago 40 graduko tenperaturan. Hori dela eta, saioak hiru lehiakideri (talde bakoitzeko bati) "sari txiki bat" emango die: txerriari hozka egin aurretik, nata pastel bat jan beharko dute.
Atal honetan jakingo dugu nor den gose benetan. Gorriek atsedena eta oihanetik lehenbailehen ateratzea behar dute, taldea gainbeheran baitago. Urdinek ezin dute akats gehiago egin: oso justu daude indarrez, baita kidez ere. Berdeek, berriz, denbora guztian buruan bueltaka darabilten sari eder hori behar dute lasaitu ahal izateko.
Denek dute argi zer behar duten eta zer daukaten jokoan. Baina, aldi berean, denek dakite proba hau zein berezia den, eta, irabazi ahal izateko, goragaleari eutsi eta imajinazio handia beharko dutela.
'El Conquistador del Caribe' astelehenero izaten da ikusgai, 22:20 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atalak, baina, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.