Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Irribarria-Rezusta / Bengoetxea VI-Larunbe, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Emakumeen Ligako Espanyol-Real Sociedad partida ere zuzenean eskainiko da.

  • Bengoetxea

    Bengoetxea

Igande honetan, 'ETB Kantxa' saioa (17:00, ETB1 eta eitb.eus) Donostiako Atano III.a pilotalekutik eskainiko da, zuzenean. Bertan jokatuko da Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea VI-Larunbe bikoteen arteko finalerdietako norgehiagoka. Partida nagusiaren aurretik, Mendizabal-Erostarbe eta Jaka-Jaunarena izango dira aurrez aurre, eta ondoren, Elordi-Irusta eta Ugalde-Tolosa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Pilotaren aurretik ikusgai den herri kirolen tartean, 16:00etan, lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan gertatutakoak bilduko ditu Juanan Legorburuk.

Goizean, 12:00etan, 'Oreka' saioan, Emakumeen Ligako 22. jardunaldiko eskainiko da, Espanyol-Real Sociedad, Naxari Altunaren eta Larraitz Lukasen komentarioekin.

ETB4n bi emanaldi izango ditugu: 12:00etan, Lezamako pilota torneoko finalak, eta, 14:00etan, erremonteko Sagardoaren Txapelketako Urriza-Azpiroz / Etxeberria IV-Etxeberria III norgehiagoka. Iñigo Aiestaran izango da esataria bi kasuetan, eta eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.