Itxi

telebista

Kirolak

Oiartzungo pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Goizean, 'Oreka' saioan, Euskalgym 2016 jaialdia emango da eta 16:00etan aizkolarien Eusko Label sariko jardunaldia.

Gaur, igandero legez, pilota emankizuna osatuko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean, 17:00etatik aurrera. Oraingo honetan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuko jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak. Bertan, honako bi partida hauek jokatuko dira: Agirre-Iturriaga / Bakaikoa-L. Galartza eta Olaizola II-Imaz / Urrutikoetxea-Beroiz. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Goizean, 'Oreka' saioaren barruan, 12:00etan, gimnasia arloko izarrik handienen jardunaz gozatzeko parada izango dute ikus-entzuleek, iazko urrian Gasteizen ospatutako Euskalgym 2016 jaialdia berreskuratuko baita. Bertan aritu ziren, besteak beste, Margarita Mamun, Melitina Staniouta, Alexandra Soldatova, Katsiaryna Halkina, Linoy Ashram eta Alina Maksimenko. Euskal ordezkarien artean, berriz, Saioa Agirre eta Paula Gomez nabarmendu ziren.

Igande honetako kirol eskaintzarekin amaitzeko, 16:00etan, herri kirolen tartean, goizean Leaburun jokatutako aizkolarien Buruz Buruko Eusko Label sariko kanporaketaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

oxe Etxebestek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Telebista