Itxi

telebista

20:09an

EiTBk Korrikaren lekukoa eramango du, gaur arratsaldean, Bilbon

A.E.|EiTB

20:09an izango du lekukoa hartu eta korrika egiteko ordua, Sabino Arana eta Poza Lizentziatuaren kaleen arteko bidegurutzean.

Gaur arratsaldean, EiTBk Korrikaren lekukoa eramango du Bilbon. Hitzordua 20:09an izango da, Sabino Arana etorbidearen eta Poza Lizentziatuaren kalearen arteko bidegurutzean. Besteak beste, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak, Joselu Blanco ETBko Programazio zuzendaria, Urko Aristi Eusko Irratiko zuzendariordeak, eta Andoni Aizpuru eta Africa Baeta aurkezleek egingo dute korrika tarte horretan.

Halaber, Euskal Irrati Telebistatik gonbita egin nahi da ahalik eta jenderik gehienak parte har dezan Korrikaren Bilboko hitzordu honetan.

Horrez gainera, aurreko edizioetan bezala, langile talde batzuek ere kilometroak erosi dituzte. Talde batek jarraian egingo dena (1839B) hartuko du Indautxun, Ziripot taberna ondoan hasiko dena (Poza Lizentziatuaren kaleak Areiltza Doktorearen zumarkalearekin bat egiten duen lekuan), 20:12an; eta eitb.eus-eko lankideek 1809B kilometroa erosi dute. Bilbo-Galdakao errepidean, Boluetako metroaren ondoko biribilgunean, hartuko dute lekukoa, eta ordu eta erdi lehenago pasatuko da lasterketa handik, 18:38an.

Bestalde, asteartean, 'Gu ta Gutarrak' saioko aurkezle, gutar, kuxkuxero eta zaleek Donostian egin zuten bat Korrikarekin. Jai giro jendetsu eta alaian egin zuten 'Gutar Kilometroa' Bidebieta auzotik Pasai Antxora doan bidean.