Itxi

telebista

22:15ean

'Gutariko azkena' dokumentalaren estreinaldia, gaur, 'Zinez' saioan

EITB

Kirmen Uriberen sorkuntza-prozesua eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremana azalduko ditu saioak.

Gaur gauean, Kirmen Uriberen sorkuntza-prozesua eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremana hizpide hartzen duen Gutariko azkena dokumentala estreinatuko du 'Zinez' saioak telebistan. Euskaran barrena egindako bidaia poetiko eta bisuala da, eta artista belaunaldi berrien lan egiteko eta munduarekin erlazionatzeko moduaren berri emango du, hizkuntza gutxituak abiapuntu hartuta.

Josu Venero zinemagileak zuzendutako pelikula da, Krimen Uribe idazleak eta Venerok berak landutako gidoiarekin. Euskal Herrian, Ameriketako Estatu Batuetan, Japonian, Txinan eta Belgikan grabatu dute, eta nazioarteko hainbat artistaren laguntza izan dute, besteak beste, Elizabeth Macklin idazlearena, Sally Perret Salisbury Unibertsitateko Literatura irakaslearena, Su Tong idazlearena, Carmen Mussche Robert Musscheren alabarena, Wim Mertens musikariarena, Keijiro Suga idazlearena, Nami Kaneko itzultzailearena, eta Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarin musikariena.

Gutariko azkena gaur izango da ikusgai ETB1eko 'Zinez' tartean, 22:15etik aurrera.